2020-2021 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDI BERRIA

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola eta elkarteetako kirol eskoletako entrenamenduak hastea baimendu du urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez (1/2021 Dekretua).

Goierri Pilota Eskolak Ederrena pilotalekuan maila guztietako entrenamendu saioei berrekiteko Urretxuko Udalaren baimena lortu du ere.

Goierri Pilota Eskolak entrenamendu saioetarako Covid-19 protokoloa zehaztu du, Eusko Jaurlaritzako baldintzak eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduraduna izendatu da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira..

Egungo baldintzetara egokituta, Goierri Pilota Eskolako 2020-2021 denboraldirako izen-emate deialdi berria ireki dugu.
  • Lehen Hezkuntza adinako haurretatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan.
  • Ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira.
  • Guraso/tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen dokumentua bete beharko dute.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izen-eman beharko dute.
  • Hiru hilabeteko kuotak 25€-takoak izango dira.
Maila desberdinetako entrenamendu saioak otsailaren hasieran hasiko dira, behin taldeak eta ordutegiak finkatuta.

Pilota eskolaren inguruko informazio zabala daukazue blogan. Baina edozein zalantzatarako gurekin harremanetan jarri zaitezkete pilotagoierri@gmail.com helbidera idatziz.

Egoera aldakor honetan, Pilota Eskolako jarduera momentuko baldintzetara egokitu beharko dugu, dagokion araudi eta protokoloak betez. Esku pilota jarduerarekin hasteko ireki den atea estua den arren, guztiok animatzen zaituztegu pilota eskolara.

Zatoz pilota eskolara!

*Eusko Jaurlaritzak kirolaren inguruan hartutako neurrien informazio eguneratua:
https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/




Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka