COVID 19 PROTOKOLOA

Pilota entrenamendu saioak egin ahal izateko, Covid-19 barne protokoloa zehaztu du Goierri Pilota Eskolak, Eusko Jaurlaritzako baldintzak betez eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz.
Era berean, osasun arduradunaren izendapena egin da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira.
Guztion ardura da protokoloa behar den moduan betzea.

Adingabekoen guraso edo tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen agiria bete beharko dute eta Pilota Eskolari helarazi pilotagoierri@gmail.com posta helbidera bidaliz. Onarpen agiria eskuratzeko hemen klikatu.

*Eusko Jaurlaritzak kirolaren inguruan hartutako neurrien informazio eguneratua:
https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

Blog honetako argitalpen ezagunak

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Gabon Kopa 2020 FINALETAKO EMAITZAK