GABON KOPA 2022

Asteburu honetan, Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopako edizio berri bat hasiko da Ederrena pilotalekuan.

Ia bi urtetako etenaldia eta gero, Goierri Garaiko pilota eskolek antolatzen dituzten txapelketak itzuliko dira berriz ere gurera, denboraldiko lehena aipatutako Gabon Kopa izango delarik.

Txapelketan Zumarragako Beloki, Legazpiko Gazteak, Ezkioko Pilota Eskola eta Urretxuko Goierri Elkarteko pilotariek parte hartuko dute bikoteka maila desberdinetan, pilota eskoletako gazteei frontoian zuriz jokatzeko aukera berriro eskainiz.

Bestalde, txikitatik Goierri Pilota Eskolan hasi ziren eta gaur egun pilota ibilbidea beste klubetan garatzen ari diren herriko pilotariak Ederrena frontoian berriz ikusteko aukera izango degu, jubenil mailako partiduekin.

Txapelketa jardunaldi desberdinetan garatuko da, egutegia ondorengoa izango delarik:
  • Abenduak 18 larunbata, arratsaldeko 5etan.
    • BENJAMINAK, 1go kanporaketak.
    • A taldea:
      • H. Gorostidi - I. Gorostidi (Goierri)
      • Unzurrunzaga - Mendizabal (Ezkio)
      • A. Guridi - M. Abarrategi (Goierri)
    • B taldea:
      • P. Mendizabal - M. Cruz (Goierri)
      • Ur - Alai - Oinatz (Legazpi)
      • Oiartzabal - Rodriguez (Beloki)
    • C taldea:
      • Viacheslavovich - Nuñez (Beloki)
      • O. Asurabarrena - O. Chefrad (Goierri)
      • Ekai - Gabilondo (Ezkio)
    • D taldea:
      • Gorjan - Ariztimuño (Beloki)
      • Markel - Mattin (Legazpi)
      • Eñaut - Ager - Aiert (Legazpi)
  • Abenduak 19 igandea, goizeko 11tan.
    • AURRE-BENJAMINAK, 1go kanporaketak.
    • A taldea:
      • O. Murua - M. Saralegi (Goierri)
      • Ormaetxea - Ruiz (Beloki)
      • U. Ojanguren - A. Ojanguren (Goierri)
    • B taldea:
      • U. Madina - A. Andueza (Goierri)
      • Urko - Joanes - Oinatz (Legazpi)
      • Morcillo - Romero - Mungia (Goierri)
    • C taldea:
      • L. Amenabar - X. Arnaiz (Goierri)
      • Erostarbe - Reta (Beloki)
      • Ekai - Aiur (Legazpi)
  • Abenduak 26 igandea, goizeko 11tan.
    • AURRE-BENJAMINAK, 2. kanporaketak.
    • A taldea:
      • Ormaetxea - Ruiz (Beloki)
      • U. Madina - A. Andueza (Goierri)
      • L. Amenabar - X. Arnaiz (Goierri)
    • B taldea:
      • Erostarbe - Ruiz (Beloki)
      • O. Murua - M. Saralegi (Goierri)
      • Urko - Joanes - Oinatz (Legazpi)
    • BENJAMINAK, 1go kanporaketak.
    • B taldea:
      • P. Mendizabal - M. Cruz (Goierri)
      • Ur - Alai - Oinatz (Legazpi)
      • Oiartzabal - Rodriguez (Beloki)
  • Abenduak 29 asteazkena, goizeko 11tan.
    • BENJAMINAK, 2. kanporaketak.
  • Abenduak 30 osteguna, goizeko 11tan.
    • ALEBINAK, 1go kanporaketak.
    • A taldea:
      • A. Garmendia - E. Abarrategi (Goierri)
      • Mantecon - Mendizabal (Ezkio)
      • Egoitz - Urko (Legazpi)
      • Oñatz - Suhar - Xabier (Legazpi)
    • B taldea:
      • A. Enrique - A. Enrique (Goierri)
      • Leunda - Carrillo (Beloki)
      • Marko - Amets (Legazpi)
      • Iker - Markel (Legazpi)
  • Abenduak 30 osteguna, arratsaldeko 6tan.
    • JUBENILAK.
      • Armaolea - Plazaola, Usabiaga - Leunda
      • Etxaniz - Izagirre, Ibarluzea - Goiburu
  • Urtarrilaren 8an, larunbata, maila guztietako FINALAk jokatuko dira Ederrenan, goizeko 10:30etatik aurrera.
Txapelketako informazioa, emaitzak eta sailkatutako bikoteak, eguneratuz joango gara goierripilota.blogspot.com web orrian.

Goierri Pilota Eskolatik gonbidapena luzatu nahi diogu pilotazale orori Ederrenara gerturatu, herriko pilotari gazteak ezagutu eta pilotaz gozatzera.




 

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka