Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Binaka INFANTILAK 1go fasea
Abian da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa ESKUZ BINAKA modalitatean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutakoa. Infantil 2.mailan Gipuzkoako 58 talde parte hartuko dute, 8 multzotan antolatuta. Txapelketako partiduak "kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira, 18 tantotara. 1go fasea Urtarrilaren 13an hasi eta Otsailaren 12ko asteburuan bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK bikote ordezkari bat du maila honetan eta 1go fasean ondorengo multzoan jokatuko du: C multzoa : 6 bikoteko multzoa. GOIERRI - EPLE Urtarrilak 13, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena. ( 18 -17) AÑORGA - GOIERRI Urtarrilak 21, larunbata (16:00, 2. partida). Añorgako frontoia. ( 18 -6) GOIERRI - BEHAR ZANA Urtarrilak 27, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena. (12- 18 ) TXULOBI - GOIERRI Otsailak 3, ostirala (18:00). Adunako frontoia. (13- 18 ) GOIERRI - TOLOSA Otsailak 10, ostirala (19:00). Urretxuko ...