Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -1go fasea

Abian da Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BANAKA modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko Alebin eta Infantil mailatan Gipuzkoako 300 neska-mutilek baino gehiago parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz banaka 4an barruan" modalitatean jokatuko dira, 8 tantotako bi joko irabaztera. 1go fasea Urriaren 20an hasi eta Azaroaren 19an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK bederatzi ordezkari izango ditu kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo taldetan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -85 pilotarik parte hartuko dute 15 multzotan. Emaitzak eta sailkapena J multzoa: GOIERRI (I. Gorostidi), SEGURA, ARETXABALETA, ABANTZU, ILUNPE, SORALUZE. M multzoa: GOIERRI (E. Arteta), OSPELE, ILUNPE, LEGAZPI, SEGURA ARETXABALETA. ALEBINAK 1go Maila : -33 pilotarik parte hartuko dute 6 multzotan. Emaitzak eta sailkapena A multzoa: GOIERR...