Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -1go fasea
Abian da Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BINAKA modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko Alebin eta Infantil mailatan Gipuzkoako 350 neska-mutilek parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. 1go fasea Urtarrilaren 12an hasi eta Otsailaren 11an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK hamabi ordezkari izango ditu 6 bikote/taldetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -37 taldek parte hartuko dute 7 multzotan. Emaitzak eta sailkapena A multzoa: GOIERRI 2 (Ekhi-Teo-Ganix), LAPKE, EPLE, ALDE ZAHARRA, ZIOTZA, KUKU. D multzoa: GOIERRI 1 (Ibai-Hodei), TOLOSA, KUKU, ARKIRUN, AÑORGA. INFANTILAK 3. Maila : -18 taldek parte hartuko dute 3 multzotan. Emaitzak eta sailkapena A multzoa: GOIER...