Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2025

2025-2026 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2025-2026 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute pilotariek. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da,  irailaren 29an , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2014 urtean jaioak), Infantil (2013 eta 2012 urtean jaioak) eta Kadete (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak Goierrik berak bideratuko ditu. Ondoren, entren...