2020-2021 denboraldia: IZEN EMATE DEIALDI BERRIA
Eusko Jaurlaritzak eskola kirola eta elkarteetako kirol eskoletako entrenamenduak hastea baimendu du urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez ( 1/2021 Dekretua ). Goierri Pilota Eskolak Ederrena pilotalekuan maila guztietako entrenamendu saioei berrekiteko Urretxuko Udalaren baimena lortu du ere. Goierri Pilota Eskolak entrenamendu saioetarako Covid-19 protokoloa zehaztu du, Eusko Jaurlaritzako baldintzak eta Pilota Federazioaren gomendioak jarraituz. Era berean, osasun arduraduna izendatu da, entrenatzaile eta arduradunek segurtasun prebentzio formazioa egin dute eta entrenamendu saioak araudi berrietara egokitu dira.. Egungo baldintzetara egokituta, Goierri Pilota Eskolako 2020-2021 denboraldirako izen-emate deialdi berria ireki dugu . Lehen Hezkuntza adinako haurretatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Ondorengo inprimakian pilotariaren eta guraso edota tutorearen datuak bete beharko dira. Guraso/tutoreek, Covid-19 protokoloaren onarpen dokumentua bete...