Legazpiko Txapelketa, Eskuz binaka. Egutegia


Asteburu honetan Legazpiko Binakako XII. Txapelketa hasiko da, partaideen artean Goierri Pilota Eskolako pilotariak ere izango direlarik.

Txapelketan Aurre Benjamin, Benjamin eta Alebin mailatako pilotariek parte hartuko dute.

Partiduak Legazpiko Urbeltz frontoian jokatuko dira.

Ondoren, maila desberdinetako kanporaketen egutegia adierazten dizuegu:

-Martxoak 26, larunbata: Aurre Benjaminak eta Benjaminak. Arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

-Apirilak 9, larunbata: Benjaminak eta Alebinak. Arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

-Apirilak 24, igandea: Final laurdenak eta Final erdiak, 3 mailatan. Arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

-Apirilak 30, larunbata: FINALAK, 3 mailatan. Goizeko 11:00tatik aurrera.

Ondo pasa eta zorte on guztioi!!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gabon Kopa 2020

UDABERRI SARIA Eskuz Binaka

BEREZKOAK 4 1/2 Txapelketa