Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Binaka INFANTILAK 2. fasea
Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BINAKA txapelketa ko 1go Fasea amaituta, Goierriko taldeak INFANTIL 2.mailako C Taldeko lehen postua eskuratu du. Hortaz, abiatzear den 2. Fasean, GIPUZKOA Adarran parte hartuko du Goierriko ordezkaritzak. 2. fase honetan, 1go faseko 8 multzoetako lehenengo bi bikote sailkatuekin batera arituko dira 4 talde berritan antolatuta (guztira 16 bikote). GOIERRI -k L Taldea n parte hartuko du EIBAR-1 , EIBAR-2 eta TOLOSA taldeekin batera. Partiduak "Kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira, 18 tantotara. 2. Fasea: Itzuli bateko ligaxka modalitatean jokatuko da ere, Otsailak 26eko asteburuan hasi eta Martxoak 12ko asteburu bitartean. Azken Fasea: Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek kanporaketa sisteman jokatuko dute Martxoak 19ko asteburuan hasita. Finalak Apirilak 2ko asteburuan jokatuko dira. - GIPUZKOA ADARRA, L Taldea : TOLOSA - GOIERRI Otsailak 24, ostirala (19:40). Tolosako Beotibar frontoia. (15- 18 ) GOIERRI - EIBAR 1 Martxoak 3,...