Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Binaka INFANTILAK 2. fasea

Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BINAKA txapelketako 1go Fasea amaituta, Goierriko taldeak INFANTIL 2.mailako C Taldeko lehen postua eskuratu du. Hortaz, abiatzear den 2. Fasean, GIPUZKOA Adarran parte hartuko du Goierriko ordezkaritzak.

2. fase honetan, 1go faseko 8 multzoetako lehenengo bi bikote sailkatuekin batera arituko dira 4 talde berritan antolatuta (guztira 16 bikote). GOIERRI-k L Taldean parte hartuko du EIBAR-1, EIBAR-2 eta TOLOSA taldeekin batera.
  • Partiduak "Kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira, 18 tantotara.
  • 2. Fasea: Itzuli bateko ligaxka modalitatean jokatuko da ere, Otsailak 26eko asteburuan hasi eta Martxoak 12ko asteburu bitartean.
  • Azken Fasea: Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek kanporaketa sisteman jokatuko dute Martxoak 19ko asteburuan hasita. Finalak Apirilak 2ko asteburuan jokatuko dira.

-GIPUZKOA ADARRA, L Taldea:

  • TOLOSA - GOIERRI  Otsailak 24, ostirala (19:40). Tolosako Beotibar frontoia.
    • (15-18)
  • GOIERRI - EIBAR 1  Martxoak 3, ostirala (19:00). Urretxuko Ederrena.
    • (18-17)
  • EIBAR 2 - GOIERRI  Martxoak 10, ostirala (19:00tatik aurrera, 3.partidua). Eibarreko Astelena frontoia.
    • (18-6)
Adi beraz egutegiari eta zatoz Goierriko ordezkariak animatzera!!
----------------------------------------------------------
  • 2. fasea amaituta, L Taldeko sailkapena:
    1. GOIERRI         -5 puntu  (Azken Fasera sailkatua)
    2. TOLOSA          -5 puntu  
    3. EIBAR 1           -4 puntu  
    4. EIBAR 2           -4 puntu  
----------------------------------------------------------

Blog honetako argitalpen ezagunak

GABON KOPA 2025

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Zaramaga Txapelketa Eskuz Binaka Alebin maila. KANPORAKETA JARDUNALDIA