Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2025

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN Txapelketa  ospatzen ari da Ederrena pilotalekuan. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztu dira. Txapelketako  FINALAk   ekainak 21, larunbatean  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:00etan  hasiko da. Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko  bazkaria  ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera. Zatoz Ederrenara!!