Mezuak

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -1go fasea

Irudia
Abian da  Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BINAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin  eta  Infantil mailatan  Gipuzkoako 350 neska-mutilek parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz binaka kantxa osoan" modalitatean jokatuko dira. 1go fasea  Urtarrilaren 12an hasi eta Otsailaren 11an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK  hamabi ordezkari  izango ditu 6 bikote/taldetan antolatuta, kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo multzotan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -37 taldek parte hartuko dute 7 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERRI 2  (Ekhi-Teo-Ganix), LAPKE, EPLE, ALDE ZAHARRA, ZIOTZA, KUKU. D multzoa:   GOIERRI 1  (Ibai-Hodei), TOLOSA, KUKU, ARKIRUN, AÑORGA. INFANTILAK 3. Maila : -18 taldek parte hartuko dute 3 multzotan.  Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIER...

ZIZUR NAGUSIKO 4 1/2 Txapelketa

Irudia
Abian da  ZIZUR NAGUSIKO XXVIII. 4 1/2 Txapelketa  eta  GOIERRI Pilota Elkartea k ordezkaritza du  Benjamin/Umeak maila n. Ardoi Pilota Elkartea k antolatuta, Euskal Herriko pilotariek parte hartzeaz gain, Errioxa, Zaragoza edota Bartzelonako ordezkariek parte hartzen dute ere. Lehiaketa kanporaketa formatoan jokatzen da eta Urtarrilak 14an hasi eta finalak Martxoak 9an jokatuko dira. Ondoren, kanporaketa desberdinen egutegia: Urtarrilak 14, igandea:  Goizeko 10:15etan. GOIERRI - ARKUPE (Lesaka) ( 16 -14) Info+       Ardoi Pilota Elkartea   https://www.facebook.com/people/Ardoi-Pilota-Elkartea/100071919038879/

GABON KOPA 2024

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako " GABON KOPA 2024" Txapelketa  aurkezten dizuegu ondoren. Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariez gain, Azkoiti, Zazpi Itturri eta Behar Zanako pilotariek ere parte hartuko dute txapelketan. Guztira 104 pilotarik parte hartuko dute 51 bikoteetan antolatuta. Orotara 118 pilota partidu jokatuko dira. Txapelketak lehen fase bat izango du, taldekako itzuli bakarreko ligaxka formatuan. Sailkatuek bigarren fasea jokatuko dute formatu berean. Azkenik finalak jokatuko dira. Txapelketa abenduaren 8an hasiko da eta Finalak 2024ko urtarrilaren 7an jokatuko dira. Ondoren, taldeen antolaketa eta egutegia: 1go FASEA: Abenduak 8, ostirala 17:30 Txokoa:  AurreBenjamin A Taldea 17:30 Frontisa:  Benjamin B Taldea 19:00 Frontisa:  Infantil B maila, A1-A3 Abenduak 9, larunbata 16:30 Txokoa:  AurreBenjamin B Taldea 16:30 Fronti...

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -Azken fasea

Irudia
Gipuzkoako Errendimenduko ESKUZ BANAKA txapelketa ko lehen fasea amaituta, abiatzear da Azken Fasea. Talde bakoitzeko ligila fasea amaituta, talde bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuak Gipuzkoako Txapelketa Nagusiko kanporaketa fasera pasako dira. Beste guztiek Ekialde eta Mendebalde adarretan jarraituko dute Txapelketetako ibilbidea. Modalitatea kanporaketarena da, hau da, irabaziz gero kanporaketa berriak jokatzeko aukera izango dute. Maila eta adar guztietako Finalak abenduak 29-31 asteburuan izango dira. Goierri Pilota -ren kasuan, gure ordezkariek ondorengo adarretan jokatuko dute Txapelketako Azken Fasea: Alebinak 2. maila : Mendebaldea adarra. Emaitzak eta sailkapena E. Arteta final hamaseirenetan (1/16) hasiko da, abenduak 1-3 asteburuan. I. Gorostidi final zortzirenetan (1/8) hasiko da, abenduak 8-10 asteburuan. Alebinak 1go maila : Ekialdea adarra.  Emaitzak eta sailkapena T. Alvarez, H. Gorostidi eta G. Urretabizkaia final zortzirenetan (1/8) hasiko dira, abend...

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Banaka -1go fasea

Irudia
Abian da Errendimenduko Gipuzkoa Txapelketa ESKUZ BANAKA  modalitatean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, 2. urteko  Alebin eta Infantil mailatan  Gipuzkoako 300 neska-mutilek baino gehiago parte hartuko dute. Txapelketako partiduak "Eskuz banaka 4an barruan" modalitatean jokatuko dira, 8 tantotako bi joko irabaztera. 1go fasea  Urriaren 20an hasi eta Azaroaren 19an bukatuko da, taldekako itzuli bateko ligaxka formatoan. GOIERRI PILOTA ELKARTEAK bederatzi ordezkari  izango ditu kategoria eta maila desberdinetan eta 1go fasean ondorengo taldetan jokatuko dute: ALEBINAK 2. Maila : -85 pilotarik parte hartuko dute 15 multzotan. Emaitzak eta sailkapena J multzoa:   GOIERRI  (I. Gorostidi), SEGURA, ARETXABALETA, ABANTZU, ILUNPE, SORALUZE. M multzoa:   GOIERRI  (E. Arteta), OSPELE, ILUNPE, LEGAZPI, SEGURA ARETXABALETA. ALEBINAK 1go Maila : -33 pilotarik parte hartuko dute 6 multzotan. Emaitzak eta sailkapena A multzoa:   GOIERR...