Mezuak

2025-2026 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2025-2026 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute pilotariek. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da,  irailaren 29an , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2014 urtean jaioak), Infantil (2013 eta 2012 urtean jaioak) eta Kadete (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak Goierrik berak bideratuko ditu. Ondoren, entren...

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN Txapelketa  ospatzen ari da Ederrena pilotalekuan. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztu dira. Txapelketako  FINALAk   ekainak 21, larunbatean  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:00etan  hasiko da. Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko  bazkaria  ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera. Zatoz Ederrenara!! 

GABON KOPA 2025

Irudia
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako "GABON KOPA 2025" Txapelketa aurkezten dizuegu ondoren. Aurre-benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailako bikotez osaturiko taldeetan antolatuta, Ezkio, Legazpi, Beloki eta Goierri pilota elkarteetako pilotariek parte hartuko dute txapelketan. Guztira 99 pilotarik parte hartuko dute 49 bikotetan antolatuta. Orotara 73 pilota partidu jokatuko dira. Txapelketak lehen fase bat izango du, taldekako itzuli bakarreko ligaxka formatuan. Benjamin eta Infantil mailatan sailkatuek bigarren fasea jokatuko dute ligaxka formatuan ere. Sailkatuak finaletara pasako dira. Aurre-Benjamin eta Alebin mailatako 1go faseko sailkatuak zuzenean finaletara pasako dira. Txapelketa abenduaren 21ean hasiko da eta Finalak 2025ko urtarrilaren 5ean jokatuko dira. Ondoren, taldeen antolaketa eta egutegia: 1go FASEA: Abenduak 21, larunbata 10:00 Frontisa: Alebin maila 16:30 Txokoa: Aurre-Benjamin maila 16:30 Frontisa: Benjamin maila Abenduak 22, igandea 10:00 Fro...

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2024-2025 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da, irailaren 30ean , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2013 urtean jaioak), Infantil (2012 eta 2011 urtean jaioak) eta Kadete (2010 eta 2009 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Fede...

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN Txapelketa  ospatzen ari da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztuko dira aste honetan, astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko diren azken kanporaketetan. Txapelketako  FINALAk   ekainak 22, larunbatean  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:30etan  hasiko da. Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko  bazkaria  ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera. Zatoz Ederrenara!!  ______________________________ SAN JOAN Txapelketako Finalak (ekainak 22, larunbata; goizeko 10:30etan Ederrena frontoian) - B Finalak Aurre-Benjaminak...