SAN JUAN Txapelketa 2. eta 3. Final Laurdenak



Datorren asteburuan SAN JUAN Pilota Txapelketako bi jardunaldi ospatuko dira Urretxuko Ederrena frontoian.

Maila bakoitzeko 2. eta 3. Final Laurdenak jokatuko dira eta hastapenak Goierri Pilota Eskolan egin zituzten Leunda, Ibarluzea eta Izagirre kantxan ikusteko aukera izango dugu.

-Maiatzak 28, larunbatean txapelketako 2. Final Laurdenak jokatuko dira maila guztietan. Jaialdia goizeko 11:00tan hasiko da ondorengo partiduekin:
  • KADETE MAILA, 2. final laurdena:
06 MURUA (Intxurre)
-
22 SANCHEZ (Oberena)
  • PROMESA MAILA, 2. final laurdena:
22 LIZEAGA (Mundarro)
-
14 LEUNDA (Murumendi)
  • SENIOR MAILA, 2. final laurdena:
20 AZKETA ELIZEGI (Tartaloetxe)
-
22 ELOLA (Tolosa) - IRAZUSTABARRENA (Intxurre)

-Maiatzak 29, igandean txapelketako 3. Final Laurdenak jokatuko dira maila guztietan ere. Jaialdia goizeko 11:00tan hasiko da ondorengo partiduekin:
  • KADETE MAILA, 3. final laurdena:
02 IRUZUBIETA (Barberito I)
-
22 IBARLUZEA (Lapke)
  • PROMESA MAILA, 3. final laurdena:
22 ARANBARRI (Azkoitia)
-
12 IZAGIRRE (Tolosa)
  • SENIOR MAILA, 3. final laurdena:
22 OSKOZ (Oberena) UGARTEMENDIA (Tolosa)
-
11 URBIETA (Behar Zana) - URRUZOLA (Pagazpe)

Txapelketako informazio eguneratua eta emaitzak, goierripilota.blogspot.com web orrian izango duzue.

Goierri Pilota Elkartetik gonbidapena luzatu nahi diogu pilotazale orori Ederrenara gerturatu eta pilotaz gozatzera.

*ATA Harategia eta EDERRENA Tabernak babestutako saskien zozketa:
  • Larunbata: 8285 zbkia.
  • Igandea: 8653 zbkia.








Blog honetako argitalpen ezagunak

Agiñako San Martin jaietako pilota jaialdia. Azaroak 13, igandea.

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK Azken fasea

Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka INFANTILAK 1go fasea