SAN JUAN Pilota Txapelketa



Bi urtetako etenaren ondoren, datorren asteburuan Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko SAN JUAN Txapelketako edizio berri bat hasiko da Ederrena pilotalekuan.

Lehiaketa Kadete, Promesa eta Senior mailatan jokatuko da. Kadete eta Promesa mailatan, txapelketa buruz buru modalitatean izango da eta Senior mailan, bikoteka.

Maila bakoitzeko punta-puntako pilotariek parte hartuko dute San Juan Txapelketan; beraien artean, hastapenak Goierri Pilota Eskolan egin zituzten Ibarluzea, Leunda eta Izagirre izango direlarik ere.

Maila guztiak final laurdenekin hasiko dira eta lehen jardunaldia maiatzak 14, larunbatean ospatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Jaialdia goizeko 11:00tan hasiko da ondorengo partiduekin:
  • KADETE MAILA, 1go final laurdena:
22 SANTESTEBAN (Oberena)
-
11 PALACIOS (Txukun Lakua)
  • PROMESA MAILA, 1go final laurdena:
22 IRRIBARRIA (Lapke)
-
11 TIRADO (Oberena)
  • SENIOR MAILA, 1go final laurdena:
22 MENDIZABAL (Soraluze) - LIZEAGA (Hernani)
-
15 LABAKA (Tolosa) - AIZPURU (Tolosa)

Txapelketako egutegia osoa ondoren:
  • Maiatzak 14, larunbata: 1go final laurdenak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Maiatzak 28, larunbata: 2. final laurdenak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Maiatzak 29, igandea: 3. final laurdenak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Ekainak 4, larunbata: 4. final laurdenak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Ekainak 11, larunbata: 1go final erdiak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Ekainak 16, osteguna: 2. final erdiak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
  • Ekainak 25, larunbata: Finalak (Kadete, Promesa, Senior mailatan)
Txapelketako informazio eguneratua eta emaitzak, goierripilota.blogspot.com web orrian izango duzue.

Goierri Pilota Elkartetik gonbidapena luzatu nahi diogu pilotazale orori Ederrenara gerturatu eta pilotaz gozatzera.


Blog honetako argitalpen ezagunak

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka -2. eta Azken Faseak

GABON KOPA 2024

Gabon Kopa 2020