2023-2024 denboraldia: IZEN EMATEA
Goierri Pilota Eskolako 2023-2024 denboraldirako izen-ematea abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia irailaren 25eko astean hasi eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2012 urtean jaioak) eta Infantil (2011 eta 2010 urtean jaioak) mailatako pilotariak federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko epea irailaren hasieran irekiko da eta tramiteak Goierr...