Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2024

2024-2025 denboraldia: IZEN EMATEA

Irudia
 Goierri Pilota Eskolako  2024-2025 denboraldirako izen-ematea  abian da. Lehen Hezkuntza adineko neska-mutiletatik hasita parte hartu daiteke pilota eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastetxeko Eskola Kirola programan izena-eman beharko dute ere. Adin mailaren arabera antolatuko dira taldeak. Entrenamendu saioak Ederrena pilotalekuan izango dira. Txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera. Denboraldia Urretxuko jaien ondoren hasiko da, irailaren 30ean , eta hurrengo urteko ekainean bukatuko da. Federatu Lizentzia Eskolarra : 2. urteko Alebin (2013 urtean jaioak), Infantil (2012 eta 2011 urtean jaioak) eta Kadete (2010 eta 2009 urtean jaioak) mailatako pilotariek federatzeko aukera dute datorren denboraldian. Asegurua izateaz gain, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketatan parte hartzeko aukera ematen du: Banakako Txapelketa udazkenean (urria-abendua), Binakako Txapelketa neguan (urtarrila-apirila) eta Udaberri Saria (apirila-ekaina). Federatzeko tramiteak G

SAN JOAN Txapelketa FINALAK

Irudia
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar Goierri Pilota Elkarteko pilotarientzat antolatzen den  SAN JOAN Txapelketa  ospatzen ari da. Sailkapen fase desberdinak jokatu ondoren, maila desberdinetako  finalak  zehaztuko dira aste honetan, astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko diren azken kanporaketetan. Txapelketako  FINALAk   ekainak 22, larunbatean  jokatuko dira  Urretxuko Ederrena frontoian  Aurre-Benjamin, Benjamin, Alebin eta Infantil mailatan. Jaialdia  goizeko 10:30etan  hasiko da. Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko  bazkaria  ospatuko dugu finalak eta gero. Bazkal ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta helduentzako ere arratsaldeko 4:30etatik aurrera. Zatoz Ederrenara!!  ______________________________ SAN JOAN Txapelketako Finalak (ekainak 22, larunbata; goizeko 10:30etan Ederrena frontoian) - B Finalak Aurre-Benjaminak , binaka MUJIKA-GUINEA 16 / 8 PLAZAOLA - PUEYO Benjaminak , banaka ZUFIAU