Ezkioko Txapelketa Eskuz Binaka, Benjaminak. MARTXOAK 2.

Datorren astelehenean, martxoak 2, eta arratsaldeko 5:00etatik aurrera, Ezkioko pilotalekuan Ezkio ko Eskuz Binakako Txapelketa Benjamin maila ko pilota partiduak jokatuko dira, EZKIO, LEGAZPI, BELOKI eta GOIERRI ko pilotarien artean. Guztira 12 bikote arituko dira ligaxka modalitatean, final laurdenetara igarotzeko ahaleginean. Partiduak pilota goxoarekin jokatuko dira eta zalantzarik gabe txapelketako bereizgarria eskuin paretadun frontoiarena izango da. Ea zer moduz moldatzen diren gure gaztetxoak!