Gabon Kopa 2022 FINALETAKO EMAITZAK
Goierri Pilota Elkarteak antolatutako Urretxuko Gabon Kopa Pilota Txapelketa ko finalak jokatu dira goizean zehar Ederrena pilotalekuan . Abenduaren 18an hasitako txapelketan Zumarraga, Legazpi, Ezkio eta Urretxuko 70 pilotari baino gehiagok hartu dute parte. Berriz ere frontoian elkartu eta pilotaren inguruan lagun berriak egiteko aukera izan dute gazteenek. Askorentzat frontoian zuriz aritzeko lehenengo aldia izan da eta urduritasun, emozio zein sentimenduz beteriko egunak izan dira. Goizak final ikusgarri eta lehiatuak eman ditu, beti ere adiskidetasun giroan. Urretxuko txistulariak ere ez dira falta izan, pilotarien aurkezpenak doinu ederrez jantziz. Bestalde, Gabon Kopako Saski Bereziko zozketan 7702 zenbakia saritua izan da, saskia Etxarri Aranatzera joan delarik Jose Mari Igoaren besapean. On egin!! Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu urte osoan zehar pilota eskola laguntzen duten erakunde, babesle, komunikabide, guraso eta norbanako guztiei. Horra partiduetako ...