Mezuak

Azken orduko aldaketak larunbata honetako Bankoa-DV Pilota Txapelketako jardunaldian

Larunbata honetan Urretxuko Ederrena pilotalekuan ospatuko den afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko pilota jaialdian azken orduko aldaketak izan dira, berriki erabaki diren elkartze eta mugikortasun murrizketak direla eta. Batetik, pilota partiduak publikorik gabe jokatuko dira eta bestetik pilotari aldaketak izango dira aipatutako mugikortasun mugak direla eta. Norgehiagoka berriak ondorengoak izango dira: 1go partidua Etorkizun Mailakoa, Hormaetxe-Garcia bikotea Lizeaga-Elizegiren aurka. 2. partidua Nagusi Mailakoa, Karregal-Uranga bikotea Sentar-Ibarlozaren aurka.

Afizionatu mailako Bankoa-DV Pilota Txapelketako norgehiagokak Urretxun

Larunbata honetan, urriak 24, afizionatu mailako Bankoa-DV Txapelketa-ko esku pilota jardunaldi interesgarria izango da Urretxun. Bi norgehiagoka jokatuko dira gizonezko kategorian: 1go partidua, Etorkizun Mailakoa izango da eta batetik Hormaetxe-IbaƱez bikotea izango da eta bestetik Lizeaga-Elosegi bikotea. 2. partidua, Nagusi Mailakoa izango da eta Mata-Arbizu bikotea, Garcia-A.Elizegi bikotearen aurka lehiatuko da. Partiduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira eta jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da, esan bezala larunbata honetan. Beraz, herriotako pilotazaleek afizionatu mailako pilota norgehiagoketaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Gipuzkoa Txapelketa Eskuz Binaka Kadeteak. 1go FASEA, 1. JARDUNALDIA.

Aste honetan Goierri pilota eskolak denboraldi berriari hasiera emango dio Gipuzkoako Kadete  mailako eskuz binakako txapelketarekin. Ostiral honetan eta arratsaldeko 7:30tan, Urretxuko Ederrena frontoian GOIERRI eta OIARPE (Oiartzun)  arteko norgehiagoka jokatuko da. Goierriko bikotea Armaolea eta Plazaolak osatuko dute eta  estreineko partidua izango dute denboraldi berri honetan. Bestalde, gogoratu pilota eskolarako izen ematea internet bidez egin beharra dagoela  eta epea zabalik dagoela iraila amaiera arte. Informazio gehiago: https://goierripilota.blogspot.com/2020/06/2020-2021-denboraldirako-izen-ematea.html

Amaitu da 2019-2020 denboraldia

Irudia
Aurtengo denboraldian Goierri Pilota Eskolan Urretxu eta Zumarragako hirurogei bat neska mutilek parte hartu dute kategoria desberdinetan.  Bakoitzak bere mailan, txapelketa desberdinetan parte hartu dute Goierriko pilotariek; bertako Gabon Kopa eta Ezkioko txapelketa, Gipuzkoako Federazioak antolatutako herrialde mailako txapelketa desberdinak edota beste herrialde batzuetan jokatutakoak, Sopela, Lizarra, Malerreka edota Baztangoak.  Udaberrian koronabirusaren eraginez bizi izan dugun egoeragatik, pilota jarduera ere bat-batean geratu behar izan da. Ezin izan da entrenatu eta abian zeuden edota hastekoak ziren hainbat txapelketa ere bertan behera geratu dira. Hala nola, Ezkio, Legazpi eta Zumarragakoak, Gipuzkoako Errendimendu eta Udaberri txapelketak edota Baztan, Leintz-Gatzaga, Zaramaga eta Zizurrekoak. Egun hauetan, ohiko Urretxuko San Juan Txapelketako final partiduez gozatzen arituko ginateke, baina aurtengoan ezinezkoa izan da. Urtearen barruan beste data batzuetan os...

...etxean ere PILOTARI

Irudia
Kirol jarduera oro geratuta dagoen itxialdi garaiotan, Goierri pilota eskolako neska mutilok etxeak frontoi bihurtu ditugu eta gehien maite dugunari ekin diogu, pilotari senak ez bait du etenik. Ondorengo lanarekin irrifar bat eta besarkada bana helarazi nahi dizuegu Ederrenatik etxeraino, ANIMO!! Aipatu nahi genituzke pilota eskola laguntzen duten merkatari eta lantoki txikiak batez ere; beraiek gabe gure jarduna zailagoa litzateke. Garai korapilatsu hauetan orain arteko babesa itzultzeko unea da. Milesker.